Aisialdirako gunea jarriko dute Euskal Herrian, Uztaro haur eskolaren ondoko eremuan

Mailo Oiarzabal 2025eko azaroaren 21a

Aisialdirako gune berria eraikiko duten eremua. (Mailo Oiarzabal)

Lehiaketa publikora eskaintzak aurkezteko epea itxita, kontratua esleitu, eta lanak datorren urte hasieran hastea aurreikusten du udalak.

Aisialdirako gune berri bat eraikiko du laster Azpeitiko Udalak Euskal Herria kalean. Uztaro haur eskolaren eta Euskal Herriako etxe adosatuen arteko orubean ezarriko dute, hain zuzen ere, azpiegitura berria. Erabilera zehatzik gabeko eremua izan da orain arte eremu hori: aparkaleku gisa erabili izan da zati handi bat urteetan, berez horretarako egokitu gabeko lekua izan arren.

Aisialdirako gune berriaren xehetasunak aurrerago emango ditu udalak; baina lan horiek egiteko martxan jarri duen lehiaketa publikora eskaintzak aurkezteko epea itxita, kontratua esleitu, eta lanak datorren urte hasieran hastea aurreikusten du erakundeak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide