Nutrizioa menopausiara egokitzeko ikastaroaren azken saioa egin dute

Maddi Txintxurreta 2025eko azaroaren 21a

'Nutrizioa perimenopausian eta menopausian' ikastaroaren azken saioa. (Elikagunea)

Menopausian nahiz perimenopausian dauden pertsonei zuzendutako hiru saioko ikastaroa antolatu zuten Elikaguneak eta Eliku zentroak, eta atzo, osteguna, egin zuten azkena. 

Elikaguneak eta Eliku zentroak Nutrizioa perimenopausian eta menopausian izeneko hiru saioko ikastaroa antolatu zuten, eta atzokoa izan zen azkena. Hainbat lagun bildu ziren Azoka Plazan, perimenopausia nahiz menopausia garaietan ohikoak diren sintomak nutrizioaren bidez nola arindu daitezkeen ikasteko gogoz.

Beroaldiak, nekea, insomnioa edo bestelako sintoma fisiko nahiz emozionalak ohikoak izaten dira perimenopausian ala menopausian dauden pertsonen kasuan, baina bizitzako aldi horietara egokitutako elikadura baten bidez aurre egin dakiekeela erakutsi dute Elikaguneak eta Eliku zentroak Azpeitiko Udalaren laguntzarekin antolatu duten ikastaroak. 

Atzokoa saio praktikoa izan zen. Edozeinen eguneroko bizitzara erraz egokitzen diren errezetak prestatzen ikasi zuten ikastaroko partaideek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide