Astelehenean, hilaren 24an, zabalduko dute bigarren hiruhilekoko igeriketa ikastaroetan aritu ahal izateko izen-emate epea. 2026ko urtarrilaren 7an hasiko da hirugarren hiruhilekoa, eta martxoaren 27an amaituko da.
Udalak jakinarazi duenez, lehenengo hiruhilekoko ikastaroan parte hartu dutenek lehentasuna izango dute izena ematerakoan, eta horiek igerilekuko harreran adierazi beharko dute ikastaroan jarraitu nahi duten ala ez. Utzi nahi dutenek, berriz, baja orria bete beharko dute, gainera. Izen emate berrietarako, harreran jaso beharko dira izen-emate orriak eta leku berea entregatu beteta. Lehen hiruhilekoan itxaron zerrendan geratu direnek ere berriz eman behar dute izena.
Izena emandako herritarren kopurua eskaintzen diren plaza kopurua baino handiagoa bada, udalak azaldu du plazak zozketa bidez esleituko dituztela. Gainera, talde berriak adinaren eta mailaren arabera antolatuko dituzte, eta kontuan hartuko dituzte lehenengo hiruhilekoko ikastaroetako balorazio fitxak.
Taldeak mailaren arabera egituratzen direnez, inoiz ikastarorik egin ez dutenei maila zehazteko froga egiteko txanda emango zaie. Froga horiek azaroaren 28an egingo dituzte, ostiralean.
Eskaintzaren inguruko zalantzak edo informazio gehiago nahi izanez gero, herritarrek igerilekuko harrerara jo dezakete, edo 943814121 telefonora deitu.