Udal Musika Bandak kontzertua eskaini du gaur, larunbata, Santa Zezilia eguna ospatzeko. Bandako kideek Sanagustin kulturgunean eman dute kontzertua 12:30ean hasita, dozenaka lagunen aurrean, eta askotariko doinuak jo dituzte.
Unai Frantsesena zuzendariaren gidaritzapean, besteak beste, honako doinu hauek eskaini dituzte musikariek: Silver lining in the sky (Shin Wada), Erri-txikiko jaiak (Eduardo Gonzalez Arroitajauregi), In a Spanish market (Masakazu Yamamoto), Algona overture (Jan Var der Roost), Agur kapitaina (Gatibu), A beacon of light (Patrick Roszell), Sing (Joe Raposo), Enter Sandman (Metallica) eta Troll dance (Thomas Doss).
Musikarien eguna izanik gaurkoa, emanaldiaren ostean, bazkaria egin dute Udal Musika Bandako kideek.