Hondakin elektronikoak berrerabilita robotak egin dituzte Ekoetxean

Julene Frantzesena 2025eko azaroaren 23a

Hainbat material eta hondakin elektronikoak baliatu dituzte gaztetxoek eta haien familietako kideek robotak sortzeko. Ekoetxean egin dute tailerra gaur goizean, 10:30ean hasita.

Hainbat lagunek askotariko materialekin eta hondatutako gailu elektronikoekin robotak sortu dituzte gaur goizean Ekoetxean. Egibar baserrian elkartu dira herritarrak gaur goizean, eta 10:30ean hasita, hainbat materialekin ondu dituzte robotak.

(Argazkiak: Ekoetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide