Igandean Go!azen 12 antzezlan musikalaren bi emanaldi izango dira Soreasu antzokian, eta oraindik eskura daitezke horietarako sarrerak, hamar eurotan, Kulturaz kooperatibaren webgunean. 16:30ean eta 18:30ean izango dira antzezlanaren bi saioak, eta horietako bakoitzak ordubeteko iraupena izango du.
Antzerkia 5 eta 14 urte arteko haurrei eta gaztetxoei zuzendutakoa da, eta Garazi Urkola, Ander Aierza, Irati Marin, Adriana Sanchez, Ainhoa Tabuyo, Jon Alonso, Nerea Elizalde, Leire Nuñez eta Josu Iriarte izango dira Basakabi udalekuko abenturak eta gertaerak antzeztuko dituzten aktoreak.