Bihar odola atera ahal izango dute herritarrek

Julene Frantzesena

Odol poltsak.

16:30etik 20:30era eman ahal izango dute odola Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko lokalea. Aurrez txanda hartzea beharrezkoa da.

Bihar, asteazkena, herritarrek odola ateratzeko aukera izango dute. Odol Emaileen Elkarteak hileroko hitzordua jarri dute, eta 16:30etik 20:30era izango da odola emateko aukera Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko lokalean (Mendizaleen tabernaren aurrean).

Odola eman nahi dutenek aurrez hartu beharko dute hitzordua, Gotatanta.org webgunean edo 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Odol erreserba faltarik sortu ez dadin, herritarrei hitzordua hartzeko eta odola ematera animatzeko deia egin diete Odol Emaileen Elkarteko kideek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide