21:00ak baino zertxobait lehenago zirenean, bi autok elkar jo dute Lasaon, GI-631 errepidean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, bi pertsona zauritu dira, eta Zumarragako ospitalera eraman dituzte. Errepidea itxita egon da denbora luzez, eta auto ilara luzeak sortu dira. Dena den, 22:30 inguruan, lortu dute bidea garbitu eta errepidea berriro zabaltzea.