Alde Zaharrean alokairuko etxebizitza sozialak eraikitzeko hitzarmena landuko dute udalbatzarrean

Maddi Txintxurreta 2025eko abenduaren 1a

Azpeitiko udaletxea.

Azaroko ohiko udalbatzarra egingo dute hautetsiek bihar, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Euskararen Eguneko adierazpena aurkeztuko dute, eta Alde Zaharrean alokairu sozialeko etxebizitzak eraikitzeko hitzarmena landuko dute.

Udal ordezkariek azaroko udalbatzarra egingo dute bihar, asteartean, udaletxeko areto nagusian, eta besteren artean, Alde Zaharrean alokairu sozialeko etxebizitzak eraikitzeko hitzarmena landuko dute. Horrez gain, Euskararen Eguneko (asteazkena) adierazpena jorratuko dute.

Bestalde, udalbatzarrera eramango duten lan zerrendaren arabera, alkatetzako arduraldiari lotutako ordainsariari uko egingo dio Nagore Alkortak.

Honako hau da udalbatzarreko gai zerrenda:

1. Udalbatzak 2025eko azaroaren 4an egindako akta onartzea.

2. 2026. ekitaldirako udal-zerga agintarauak behin betiko izaeraz onartzea.

3. Azpeitiko Udalerriko Alde Zaharra 1. Hirigintza eremuan alokairuko babes sozialeko etxebizitzak eraikitzeko hitzarmena onartzea.

4.- Azpeitiko udal Igerilekuko ziklo indoor aretoan hainbat bizikleta errentamendu-erregimenean (renting) hornitzeko eta instalatzeko kontratuaren esleipena.

5.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuen, tutoretzapeko etxebizitzen eta eguneko arreta-zerbitzuaren baterako kontratazio espedientea onartzea.

6.- Azpeitiko udaleko alkate gisa arduraldiari lotutako ordainsariari uko egitea.

7.- Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Eguneko adierazpena.

8.- Alkatetzak 2025eko urrian emandako ebazpenen berri ematea.

9.- Galdera eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide