Tindagai naturalak sortzen ikasi dute Ekoetxean

Ihintza Elustondo

Hondakinetatik eta landareetatik datozen pigmentuekin zuntzak eta oihalak tindatzen ikasi ahal izan dute bertaratu direnek, tindagai tradizionaletan dauden produktu kimikoak erabili gabe. 

Tindagai naturalak sortzen ikasi dute gaur, igandea, Ekoetxean. Hain zuzen ere, jaki hondakinetatik eta landareetatik datozen pigmentuekin zuntzak eta oihalak tindatzen ikasi ahal izan dute bertaratu direnek, eta kolore sorta nola eralda daitekeen ikusi dute teknika sinpleak erabiliz. Modu horretan, arropetarako erabil daitezkeen tindagai naturalak sortu dituzte, etxeko elementuetatik abiatuta, tindagai tradizionaletan dauden produktu kimikoak erabili gabe. Gainera, tindagaiak biodegradagarriak eta erraz botatzeko modukoak dira, eta, beraz, modaren kontsumoan ingurumen inpaktua arintzeko modu ezin hobea dira.

(Argazkiak: Ekoetxea)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide