Euskarazko umorearen plaza izan da Soreasu antzokia

Julene Frantzesena 2025eko abenduaren 1a

Barrexerka taldeko aktore batzuk Soreasu antzokian. (Kulturaz)

Barrexerka antzerki taldeak Nahastumbury ikuskizuna eskaini zuen ostiralean Soreasu antzokian.

Euskarazko umorea ardatz duen Barrexerka antzerki taldeak Nahastumbury ikuskizuna eskaini zuen ostiralean Soreasu antzokian. Herritarrek esketxez, bakarrizketez nahiz antzerki pieza laburrez gozatu ahal izan zuten ordubeteren bueltako emanaldian.

2018an sortu zuten Barrexerka, antzerkiarekin lotura zuten hainbat lagunek, eta gaur egun hamabi kidek osatzen dute taldea: bederatzi aktorek eta hiru teknikarik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide