'Agertxo pirata' dokumentala emango dute ostegunean Mendietxen

Julene Frantzesena 2025eko abenduaren 1a

Helmugak proiektuaren mailota.

18:30ean hasita emango dute minbizia daukaten umeen eta nerabeen alde bizikletaz Euskal Herrian egindako ekintza solidarioari buruzko ikus-entzunezkoa.

Agertxo pirata dokumentala eskainiko dute ostegunean Mendietxe museoan. 18:30ean hasita emango dute minbizia daukaten umeen eta nerabeen alde bizikletaz Euskal Herrian egindako ekintza solidarioari buruzko ikus-entzunezkoa.

Hain zuzen ere, Ander Txakartegik Ager Aldazabal umearen alde egindako erronkan oinarritutako ikus-entzunezkoa da ikusi ahal izango dena. Honako lotura honetan irakur daiteke dokumental hori Azkoitian eman zutenean Txakartegiri egindako elkarrizketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide