Puntu bakarra gelditu da etxean

Aitziber Arzallus 2025eko abenduaren 1a

Lagun Onaken eta Oiartzunen arteko partida, zapatuan, Garmendipen. (Lagun Onak)

Emakumeen taldeak Oiartzun hartu du etxean, eta golik gabeko partida izan da; 0-0 bukatu dute. Gizonek, berriz, atsedena izan dute asteburuan. 

Lagun Onaken emakumeen lehen taldeak Oiartzunen kontra jokatu zuen Garmendipen, zapatu goizean, Ohorezko Erregional Mailako ligako jardunaldian. Azpeitiko taldekoak hasieratik oso ondo sartu ziren partidara, eta jokoan nagusi izan ziren neurketa guztian. Hainbat gol aukera sortu zituzten etxekoek; esaterako, azken minutuetan, hiru kornerretan hiru aukera izan zituzten, baina ez zuten bat bera ere asmatu. Horrenbestez, markagailuan 0-0 iritsi ziren partidaren bukaerara, eta puntu banarekin etxeratu ziren bi taldeak. 

Gizonen talde nagusiak, berriz, atsedena izan du asteburuan 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide