Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleei zuzendutako ipuin kontaketa saioa eskainiko du Lur Kortak datorren asteartean. Udal Liburutegian izango da hitzordua 17:30ean hasita, eta hara joan nahi dutenek gaur izango dute izena emateko azken eguna.
Emanaldira joan nahi dutenek liburutegiko 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta, 688 81 55 06 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidalita edo honako formulario hau beteta eman dezakete izena. Umeek heldu batek lagunduta joan beharko dute saiora.