'Eguna egunero da' aldarrikatuz bideoa egin du Azpeitiko Udal Euskaltegiak

Nerea Uranga 2025eko abenduaren 3a

Euskararen Egunerako bideoa grabatu dute Azpeitiko Udal Euskaltegikoek. Euskara ikasleak dira ikus-entzunezkoaren protagonistak, eta Azpeitian euskaraz bizi nahi dutela adierazi dute.

Gaur, abenduaren 3a, Euskararen Eguna da. Egun horri lotuta, Azpeitiko Udal Euskaltegiak bideo bat egin du Eguna egunero da aldarrikatuz. Ikus-entzunezkoan hainbat tokitatik Azpeitira bizitzera eta lanera etorritako Euskaltegiko ikasleek parte hartu dute, Azpeitian euskaraz bizi nahi dutela adieraziz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide