Iruña Oka (Araba) udalerriaren lurretan kokatzen den Iruña Veleia aztarnategiari buruz aritu zen hizketan atzo arratsaldean Josetxo Mendia aditua Azoka Plazako lehenengo solairuan izandako solasaldian. Urola Erdiko Nafar Zuzterrak eta Nabarralde taldeek antolatu zuten saioa.