Larunbaterako, abenduaren 6rako, Durangon (Bizkaia) hainbat hitzordu jarri ditu Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS). Espainiako Konstituzioaren Eguna izanik, "1978ko konstituzioa frankismoaren jarraipenean sortu zela" salatuko du antolakundeak manifestazio baten bidez, baita horrekiko eta "Espainiako erregimenarekiko haustura" aldarrikatu ere. Langileok haustura politikoa lelopean egingo dute mobilizazioa 17:30ean Landakotik abiatuta, eta hara joateko autobusa antolatu dute. Haginpe tabernan eman daiteke autobuserako izena.