Festa giroan ospatu dute Euskararen Eguna San Martin egoitzan

Nerea Uranga 2025eko abenduaren 4a

San Martin egoitzako bizilagunek ere Euskararen Egunarekin bat egin zuten atzo, abenduaren 3an. Kantuan eta gaztaina erreak janez ospatu zuten.

Euskarazko hitz politen zuhaitza osatuz, euskaraz kantuan eta gaztaina erreak janez ospatu zuten Euskararen Eguna atzo, abenduaren 3an, San Martin egoitzako bizilagunek. Euskararen aldeko aldarria egin zuten kantuan eta festa giroan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide