Haginperen seigarren urteurrena ospatuko dute gaurtik igandera bitartean

Aitziber Arzallus 2025eko abenduaren 4a

Haginpe taberna.

Pozoinetik loratzen izenburupean, pintxo potea, bingoa, rap eta Oi! taldeen kontzertuak eta beste hainbat ekintza antolatu dituzte.  

Pozoinetik loratzen izenburupean, Haginpe tabernaren seigarren urteurrena ospatuko dute gaur arratsaldean hasi eta igande iluntzera bitartean. Pintxo potea, bingoa, kontzertuak eta beste hainbat ekintza antolatu dituzte horretarako. Hona hemen egitaraua osorik: 

Gaur, osteguna

  • 19:00. Pintxo potea, urdaiazpiko moztailearekin.
  • Ondoren, bingo musikatua.

Bihar, ostirala. Rap gaua

  • 18:00. Poteoa, DJekin.
  • 22:30. Kontzertuak: Ezohi eta Checkboyz

Abenduak 6, larunbata. Oi! gaua

  • 22:00. Kontzertuak: Labankada, Jipoituak eta Verrater

Abenduak 7, igandea

  • 18:00. Iagomagoren saioa

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide