Presoen eta iheslarien egoera aztertzeko batzarra deitu du Sare Herritarrak hilaren 12an

Maddi Txintxurreta 2025eko abenduaren 8a

Euskal presoen eskubideen aldeko iraileko elkarretaratzea. (Sare)

Euskal presoek eta iheslariek bizi duten egoera azalduko du Azpeitiko Sare Herritarrak ostiralerako deitu duen batzarrean.

Azpeitiko Sare Herritarrak euskal presoek eta iheslariek bizi duten egoera aztertzeko eta herritarren artean hausnarketa zabaltzeko batzarra deitu du ostiral arratsaldean, abenduak 12, Urola Erdiko Mankomunitateko egoitzaren areto nagusian.

Batzarra 18:30ean hasiko da, eta amaitzerakoan, luntxa egingo dute. Bileran parte hartzeko deia luzatu die Sare Herritarrak Azpeitiko bizilagunei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide