Urola Erdiko gazte asanbladek faxismoaren eta ideia erreakzionarioen gorakadan jarriko dute fokua datorren ostiralean. Hain zuzen ere, abenduaren 12an, gai horren bueltako autodefentsa tailerra eta hitzaldia egingo dituzte Zestoako Gaztetxean.
17:00etarako jarri dute autodefentsa tailerrerako hitzordua, eta gero, 18:30ean, hitzaldia egingo dute Alondero aretoan, Ideia erreakzionarioak eta faxismo berria izenburupean.