Astelehenean banatuko ditu aldundiak Azpeitian 2026ko bere egutegiaren aleak

Mailo Oiarzabal 2025eko abenduaren 12a

Irune Berasaluze eta Joserra Txintxurreta oƱatiarra, argazki lehiaketaren irabazlea, egutegiko azalerako erabili duten argazkiarekin. (GFA)

Hilaren 15ean, 16:00etatik 17:30era izango dute herritarrek beren alea doan jasotzeko aukera, plazan.

Herriz herri eta doan banatzen ari da aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundia urte berriko bere egutegia. Aurten ere lehiaketa bidez aukeratu dituzte foru erakundearen egutegirako irudiak; Joserra Txintxurreta oñatiarrak irabazi zuen lehiaketa hori, artzaintzari eskainitako argazki batekin, eta irudi horixe da egutegiaren azalean ikus daitekeena. Azpeitiko irudirik ez dute jarri, hala ere, foru erakundearen datorren urteko egutegian

Egutegiaren banaketari dagokionez, Azpeitian datorren astelehenean, hilaren 15ean, izango dute herritarrek beren alea doan jasotzeko aukera. Plazan jarriko dute banaketa postua, 16:00etatik 17:30era.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide