Gazako herriak sufritzen segitzen duela salatzeko, dozenaka lagun bildu dira Sanjuandegiko biribilgunean

Nerea Uranga 2025eko abenduaren 5a

Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea gaur, Sanjuandegiko biribilgunean. (Elkar-ekin)

Palestinari elkartasuna eta babesa adierazteko Elkar-ekinek egindako deialdiarekin bat eginda, hainbat herritar bildu da gaur, 18:30etik aurrera, Sanjuandegiko biribilgunean. Gaza erabat txikituta, milaka haur, gazte, heldu nahiz adinekok behar bereziak dituztela salatu dute gaurko elkarretaratzean.

Beste behin, Palestinako herriari babesa eta elkartasuna adierazteko nahiz Gazan bizi diren milaka herritarren egoera latza salatzeko, dozenaka lagun elkarretaratu dira Sanjuandegiko biribilgunean, Elkar-ekinen deialdiarekin bat eginda.

Elkar-ekinen arabera Palestinaren alde mobilizatzen jarraitu beharra dago, genozidioak ikusgarritasuna galdu badu ere, Gazako herriaren sufrimenduak jarraitu egiten duelako. "Gaza erabat txikitua dago, eta milaka dira non bizi ez daukatenak, horietako asko, aurretik behar bereziak dituztenak dira: haurrak, adinekoak, zaurituak, osasun arazo larriak dituztenak eta abar", salatu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide