Sute txiki bat izan da Ildefonso Gurrutxaga kaleko garajeetan

Nerea Uranga 2025eko abenduaren 6a

Suhiltzaileak gaur goizean Ildefonso Gurrutxaga kalean.

Suhiltzaileak, udaltzainak eta ertzainak bertaratu dira, eta berehala itzali dute sua. Ez dute inor etxetik atera behar izan, ezta garajeetatik autoak atera ere.

Ildefonso Gurrutxaga 4. zenbakidun etxebizitzaren azpiko garajeetan su txiki bat atzeman dute gaur 10.00 aldera eta larrialdietara deitu dute bertako bizilagunek, orduan udaltzainak, ertzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira. Su txikia izan da eta berehala itzali dute suhiltzaileek. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide