Azpeitiko eta inguruko herrietako sortzaileek Gabonetako azoka egingo dute igandean, hilak 14, Azoka Plazan. Artiekin elkarteak eta udalak elkarlanean antolatu dute azoka.
Goizez zein arratsaldez egongo da irekita artisauen azoka, 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 19:00etara. Guztira, hogei sortzailek jarriko dute postua, eta horietan denetarik eskuratu ahal izango da, hala nola zeramika, belarritakoak, apaingarriak, jostailuak, arropa, haurrentzako osagarriak, serigrafia, taloak, likoreak, kosmetika naturala eta garagardoa.
Azokak iraun bitartean, haurrentzako marrazkien txokoa martxan izango da, eta zozketa bat ere egingo dutela iragarri du Artiekin elkarteak.