Sasoiko produktuekin egindako gosariaz gozatu dute Ekoetxean

Maddi Txintxurreta 2025eko abenduaren 6a

Aitziber Aizpuru Eliku zentroko arduradunaren eskutik, bertako eta sasoiko produktuekin egindako gosariaz gozatu ahal izan dute gaur Ekoetxeak antolatutako jardueran parte hartu duten familiek.

Gaur, larunbata, Lurzoruaren Munduko Eguna dela eta, lurrak eskaintzen duenari erreparatu diote Azpeitiko Ekoetxea zentroak goizean antolatu duen jardueran parte hartu duten familiek. Eliku zentroko AItziber Aizpururen laguntzarekin, gosaria prestatu dute bertako eta sasoiko produktuekin , eta jatekoaz gozatzeko aukera izan dute gero. 

Lurzorua zaintzearen garrantziaz kontzientzia pizteko helburua izan du Ekoetxearen ekimenak, izan ere, lurzorua ez badago osasuntsu, gizakiak ere ez, bertatik hartzen baitute jaten dutenaren %95a.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide