Nora Aizpuru eta Iker Zabala Azpeitiko dantzariek Orioko dantza suelto txapelketa irabazi dute gaur, larunbata.
San Nikolas eguna ospatzen ari dira gaur Orion, eta 12:30ak aldera dantza suelto txapelketa hasi da Herriko Plazan. Azpeitiarrez gain, honako zazpi bikoteek hartu dute parte txapelketan: Bidatz Manterola eta Jon Alkain, Ihintza Erauskin eta Mikel Esnaola; Jone Arriaran eta German Aranburu; Izaro Arandia eta Hegoa Aizpuru; Irati Larrañaga eta Angel Castillo; Ane Lazarobaster eta Jara Sustaeta; eta Ane Jaunarora eta Endika Osa.
Nora Aizpuru eta Iker Zabala azpeitiarrek irabazi dute txapelketa eta, ordainetan, 200 euro, oroigarria eta txapela jaso dituzte. Ihintza Erauskin eta Mikel Esnaola hirugarren postuan sailkatu dira, 160 euro eta oroigarria irabaziz; eta Jone Arriaran eta German Aranburu bigarrenean, 180 euro eta oroigarria irabaziz.