Urtarrilean emango dituzten ikastaroen berri eman dute Azpeitiko KZgunearen arduradunek. Guztira, sei ikastaro eskainiko dituzte, denak aurrez aurreko formatuan –Enparan dorretxeko egoitzan, beraz–; eta euskaraz.
Hauek dira urtarrilean Azpeitiko KZgunean egin ahalko diren ikastaroak:
- WhatsApp. Bat bateko mezularitza zure smartphonean
- Sei ordu.
- Urtarrilaren 21etik 23ra, 11:00etatik 13:00etara.
-Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi
- Hamalau ordu.
- Urtarrilaren 7tik 15era, 11:00etatik 13:00etara.
- Atera argazkiak une bakoitzerako zure smartphonearekin
- Lau ordu.
- Urtarrilaren 27an eta 28an, 11:00etatik 13:00etara.
-Editatu bideoak zure smarphonearekin
- Lau ordu.
- Urtarrilaren 29an eta 30ean, 11:00etatik 13:00etara.
- Bizitza aktiboa izan Google Fit eta Wikiloc-ekin
- Bi ordu.
- Urtarrilaren 26an, 11:00etatik 13:00etara.
- Google kalkulu-orriak. Sortu eta editatu zure kalkulu-orriak
- Lau ordu.
- Urtarrilaren 16tik 19ra, 11:00etatik 13:00etara.
Izena emateko
Ikastaroetan izena eman nahi duten herritarrek hainbat aukera dituzte horretarako:
- KZgunera joanda. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20) edo KZgunearen webgunean, aldez aurreko hitzordua eskatuta.
- Telefonoz deituta (943-02 36 20). Dena den, ikastaroan izena telefono bidez emateko, derrigorrezkoa da KZguneko erabiltzaile izatea .
- KZgunearen webgunean izena ematea. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo-tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:
- KZgunean izena eman (KZguneko erabiltzaile egitea)
- Formakuntza batean webgunearen bidez izena eman.
Azpeitiko KZgunea (Foru Ibilbidea 18, Enparan Dorretxea), astelehenetik ostiralera egon ohi da irekita, 09:00etatik 13:00etara. Informazio gehiagorako, KZgunearen ikastaroen katalogoa kontsultatu dezake.