Datorren iganderako Modaren iraultza: biomaterialak ikastaroa antolatu dute Ekoetxean. Familian parte hartzeko tailerra izango da, bi ordu iraungo du, eta tarte horretan, besteak beste, material biodegradagarri eta biooinarritu berriek zer rol jokatzen duten, eta modu arduratsuan sortutako plastikoak, larruak eta ehunak egiteko prozesuak nolakoak diren ikasi ahal izango dute parte hartzaileek. Horrez gain, ehun arduratsuak eta birsortzaileak sortzen ere ikasi ahal izango dute. "Modan dauden biomaterialak baliabide naturaletatik lortzen diren eta ingurumen inpaktua murrizten laguntzen duten materialak dira horiek. Modu jasangarrian ekoizten dira eta kutsadurari eta hondakinen sorrerari aurre egiten laguntzen dute, arroparen ekoizpenean kimiko toxikoak erabiltzeagatik intoxikatzeko arriskua murriztuz".
Tailerra 10:30ean hasiko da eta doakoa izango da, baina joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute lotura honetan.