Adinekoen harremanen garrantziaz hitzaldia izango da astelehenean

Maddi Txintxurreta 2025eko abenduaren 11

Baigera elkartearen egoitza.

Adinekoekin komunitatean sozializatzearen onuraz hitzaldia eskainiko dute astelehenean, hilak 15, Baigerako aretoan. Baigerak, Adinkidek eta Azpeitiko Udalak antolatu dute solasaldia. 

Adinekoekin komunitatean sozializatzearen onuraz hitzaldia antolatu dute Baigera jubilatuen elkarteak, Adinkidek eta Azpeitiko Udalak datorren astelehenerako. Baigeraren egoitzako aretoan izango da solasaldia, 17:00etan.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, adinekoen harremanen garrantziaz hitz egingo dute solasaldian, eta komunitatearen indarra jarriko dute erdigunean. Informazio gehiago jaso nahi duenak, azpeitia@adinkide.org helbidera idatzi dezake.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide