Larunbatean, hilaren 20an, zabalduko du Azpeitiko Mixio taldeak bidezko merkataritza saltokia. Foru Ibilbideko udal erakusketa aretoan jarriko dute denda, eta munduko hainbat herrialdetako askotariko produktuak eskuratu ahal izango dira bertan. Besteak beste, apaingarriak, osagarriak eta elikagaiak salduko dituzte abenduaren 20tik urtarrilaren 5era bitartean.
Honako ordutegia izango du Mixio taldearen bidezko merkataritza dendak:
- 18:00-20:00: abenduaren 20an, 22an, 23an, 26an, 27an, 29an eta 30ean eta urtarrilaren 2an eta 3an.
- 12:00-13:30 eta 18:00-20:00: abenduaren 21ean eta urtarrilaren 5ean.
- 12:00-13:30: abenduaren 24an, 28an eta 31n eta urtarrilaren 4an.
- Itxita: abenduareen 25a eta urtarrilaren 1a.