Gaur emango diote azken agurra, Loiolako basilikan egingo duten hiletan, Iñaki Bereziartua jesuitari. Loiolako Katalan baserrikoa, atzo hil zen Bereziartua, jaiotetxe ondoko santutegian, 90 urterekin.
Azken urteak Loiolan eman dituen arren, bizitzako urte gehienak Indiako Gujaraten misiolari egin zituen loiolatarrak. 50 urtetik gora aritu zen hango Dediapara probintziako adivasiekin lanean, hezkuntzari lotutako proiektuetan, nagusiki.