Herriko eta inguruetako sortzaileen azoka egiten ari dira Azoka Plazan

Mailo Oiarzabal 2025eko abenduaren 14a

Asteburuko bigarren azokan ere zabala da eskaintza: arropa, zeramika, eskulanak, osagarriak, bitxiak, kosmetika, dekorazioa, ogiak, gozoak, garagardoa... 16:30etik 19:00etara irekiko dute berriro sortzaileen azoka.

Atzo merkatariak eta artisauak plazan, eta azken horietako batzuk eta beste asko gaur Azoka Plazan. Artiekin elkartea, udalaren laguntzarekin, asteburuko bigarren azoka egiten ari da gaur Azpeitian. 11:00etatik 14:30era osatu dute lehen txanda, eta arratsaldean berriro jarriko dira salmahaien atzean sortzaileen Gabonetako azokan parte hartzen ari direnak, 16:30etik 19:00etara.

Hogei postu jarri dituzte denera Azoka Plazan herriko zein inguruetako sortzaileek eta artisauek. Atzoko azokan bezala, zabala da gaurkoan ere eskaintza: arropa, zeramika, eskulanak, osagarriak, bitxiak, kosmetika, dekorazioa, ogia, gozoak, garagardoa... askotariko produktuak ezagutzeko edota erosteko aukera dute herritarrek gaur Azoka Plazan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide