Ehungintzarako biomaterialen munduan murgildu dira Ekoetxean

Mailo Oiarzabal 2025eko abenduaren 14a

'Modaren iraultza: biomaterialak' esperientziako partaideak, azalpenak entzuten. (Ekoetxea)

Modaren iraultza: biomaterialak familia osoarentzako esperientzian parte hartu dutenek natur baliabideekin materialak sortu dituzte, eta etxean esperimentatzen jarraitzeko baliabideak jaso dituzte.

Biomaterialek ehungintzan eta modan jokatzen duten gero eta rol garrantzitsuagoaz zein naturan dauden baliabideetatik abiatuta material biodegradagarriak sortzen ikasteko aukera izan dute gaur goizean Ekoetxean, Modaren iraultza: biomaterialak familia osoarentzako tailerrean.

"Naturako baliabideekin ehunak eta material ezberdinak sortzea" izan da esperientziaren erronka, Ekoetxeko arduradunek azaldu dutenez. Tailerrean eskuz landu dituzten piezak etxera eraman ahal izan dituzte parte hartzaileek eta, hain zuzen ere, etxean esperimentatzen jarraitzera gonbidatu dituzte. "Gaian gehiago sakontzeko materiala erraztu zaie, esperientziarekin jarrai dezaten".

(Argazkiak: Ekoetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide