Ipuin kontaketa saioa izango da zapatuan Ekoetxean

Julene Frantzesena 2025eko abenduaren 15a

Ekoetxearen kanpoaldea.

Gabonen bueltako ipuin kontaketa saioan, ipuinak txotxongiloekin nahiz dantzekin uztartuko dituzte. Hitzorduan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da.

Ipuin kontaketa saio berezia izango da larunbatean Ekoetxean. Gabonen bueltako saioan ipuinak, txotxongiloak eta dantzak uztartuko dituzte 11:00etatik 12:00etara, eta hitzordura joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute honako lotura honetan. Doakoa izango da saioa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide