Abraham Cupeirok antzinako instrumentuen doinuz bete du Soreasu antzokia

Julene Frantzesena 2025eko abenduaren 15a

Cupeiro atzoko emanaldian, Soreasu antzokiko eskaileretan. (Kulturaz kooperatiba)

Ahaztutako soinuak izenburudun emanaldian galiziarrak alboan izan zituen Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Agus Barandiaran eta Oiasso Kamerata. Giro bikaina izan zen Soreasu antzokian. 

Abraham Cupeiro musikariak kontzertua eskaini zuen atzo, igandea, Soreasu antzokian. Ahaztutako soinuak izenburudun emanaldian galiziarrak alboan izan zituen Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Agus Barandiaran eta Oiasso Kamerata. Antzinako instrumentu hainbat jo zituen Cupeirok, musikariek eta abeslariek lagunduta. Giro bikaina izan zen Soreasu antzokian.

Kulturaz kooperatibaren artxibategi digitalean ikus daitezke atzoko emanaldiko kontzertuak, baita Miniño, Slide eta Indabe taldeek zapatuan Sanagustinen eskaini zituzten kontzertuetakoak ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide