24. Korrikako arropa salduko dute ostiral arratsaldean, plazan

Andoni Elduaien 2025eko abenduaren 16a

AEK-ko ordezkariak Azkoitian, arropa saltzen. (AEK)

Kolore desberdinetako arropa, osagarriak eta produktuak salduko dituzte Urola Erdiko AEK euskaltegiko ordezkariek. 18:00etatik 20:00etara jarriko dute mahaia. 

Datorren ostiralean, hilak 19, Urola Erdiko AEK euskaltegiko kideak herriko plazan izango dira. 24. Korrikako arropak eta produktuak salduko dituzte haiek 18:00etatik 20:00etara bitartean. 

Euskaltegikoek, besteak beste, 24. Korrikako kolore desberdinetako kamiseta mahuka motzak nahiz luzeak, kirol-jertseak, eta osagarriak salduko dituzte, hala nola lepokoak eta galtzerdiak. Helduentzat nahiz haurrentzat jarriko dituzte haiek produktu horiek guztiak salgai.

Era berean, AEK-k azaldu du 24. Korrikan erabili ahal izango diren petoak ere eskuratu ahal izango dituztela herritarrek etzi, plazan. Martxoaren 19an Atharratzen (Zuberoa) hasi eta hil horren 29an Bilbon bukatuko da 24. Korrika.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide