2026ko udal aurrekontuak izango dituzte hizpide biharko udalbatzarrean

Nerea Uranga 2025eko abenduaren 17a

Azpeitiko udaletxea. (Maialen Etxaniz)

Ezohiko udal bilkura egingo dute bihar, abenduak 18, udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan hasita. Datorren urteko udalaren diru kontuez gainera, udalaren lanpostu zerrendaren aldaketa eta langileen ordainsariak izango dituzte hizpide udal hautetsiek.

Ezohiko udalbatzarra egingo dute bihar, osteguna, 19:00etan hasita, udaletxeko batzar aretoan. Besteak beste, 2026ko udal aurrekontua eta udalaren lanpostu zerrendaren aldaketa eta langileen ordainsariak izango dituzte hizketagai udal hautetsiek.

Honakoa da biharko udalbatzarraren gai zerrenda:

  1. 2026. ekitaldirako aurrekontua onartzea.
  2. Azpeitiko Udalaren lanpostu zerrendaren aldaketa onartzea.
    2.1. Bi lanpostu berri sortzea.
    2.2. Lanpostuen hizkuntza eskakizuna egokitzea.
    2.3. Lanpostu jakin batzuen ordainsarien egokitzapena onartzea, lanpostuen balorazioaren ondorioz.
  3. Azpeitiko Udalaren eta Azpeitia Berritzen S.A.ren langileen ordainsarien igoera onartzea, 2025erako eta 2026rako.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide