Tom Lizarazu Bulego musika taldeko abeslari eta gitarra jotzailea bere ibilbideaz ariko da hizketan bihar, asteazkena, Udal Euskaltegian. Azkoitiarra gertutik ezagutzeko aukera izango dute herritarrek; izan ere, ibilbideaz ez ezik, sorkuntzaz ere jardungo du hizketan, elkarrizketa formatuan egingo duten solasaldian. 18:30erako jarri duten hitzordua irekia eta doakoa izango da.