Odriozola botikak egingo ditu gaueko txandak 2026an

Mailo Oiarzabal 2025eko abenduaren 18a

Odriozola botika. (Mailo Oiarzabal)

Datorren urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31 bitartean, Garmendi auzunean dagoen farmazia egongo da guardian gauero, 22:00etatik hurrengo goizeko 09:00ak arte.

2026ko txanden egutegia prest dute Azpeitiko farmaziek. Datorren urtean ere, farmazia bakarrak egingo ditu urteko gaueko txanda guztiak, eta Odriozola botikari egokitu zaio gaueko zerbitzu hori ematea. Horrenbestez, datorren urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31 bitartean, Garmendi auzunean dagoen farmazia egongo da guardian gauero, 22:00etatik hurrengo goizeko 09:00ak arte.

Azpeitiko farmazien guardien gaineko informazioa nahi duenak eskuragarri du, egunero eta eguneratuta, Azpeitiaguka.eus webgunean, Zerbitzuak atalean. Bertan, kontsultako egunetik abiatuta, hiru eguneko guardia guztiak jasotzen dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide