Tom Lizarazu Bulego musika taldeko abeslariaren bisita izan zuten atzo arratsaldean Udal Euskaltegian. Azkoitiarrak musika ibilbideaz ez ezik, sorkuntzaz ere jardun zuen hizketan, Kepa Urbieta Euskaltegiko irakaslearekin jendaurrean izan zuen solasaldian. Hainbat lagun joan ziren hitzordura, eta musikariaren azalpenak entzuteko abangunea izan zuten horiek.