Gabonetan aldaketak izango dira azokaren egutegian

Ihintza Elustondo 2025eko abenduaren 19a

Astearteetako azoka Azpeitian. (Maialen Etxaniz)

Datozen bi astearteetako azokak normaltasunez egingo dituzte, abenduaren 23an eta 30ean, baina urtarrileko lehen azoka hilaren 5ean, astelehenez, izango da. Ostiral arratsaldeetako baserritarren azokak gaur izango du normaltasunez egingo duten urteko azken eguna. 

Gabonetako egunak tarteko, aldaketak izango dira Azpeitiko azokaren egutegian. Datozen bi astearteetako azokak normaltasunez egingo dituzte, abenduaren 23an eta 30ean, baina urtarrileko lehen azoka urtarrilaren 6an, asteartez, egin beharrean, bezperan, astelehenean, izango da. Ogia, gainera, Elikagunean soilik eskuratu ahalko da egun horretan. 

Ostiral arratsaldeetako baserritarren azokak gaur izango du normaltasunez egingo duten azken eguna. Izan ere, abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an, arratsaldeetan ez da izango baserritarren posturik Azoka Plazan. Ostiral arratsaldeetako urte berriko lehen azoka urtarrilaren 8an egingo dute. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide