Datorren asteartean egingo dute aurtengo azken odol ateraldia

Nerea Uranga 2025eko abenduaren 20a

Odola ateratzeko poltsak.

16:30etik 20:30era eman ahalko da odola Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko lokalean. Aurretik txanda hartu beharra dago ezinbestean, Internetez edota telefonoz deituta.

Datorren asteartean, abenduaren 23an, egingo du aurtengo azken odol ateraldia Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak.

16:30etik 20:30era eman ahalko da odola Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko lokalean (Mendizale tabernaren aurrean). Aurrez txanda hartu behar da derrigor, Internetez Gotatanta.org webgunean edo 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Erreserba faltarik egon ez dadin, baldintzak betetzen dituen herritar oro odola ematera deitu dute beste behin odol emaileen odezkaritzakoek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide