Txapelen omenezko saioa tarteko, bertsoekin gozatu dute herritar hainbatek

Julene Frantzesena 2025eko abenduaren 20a

Andoni EgaƱa atzo kantuan, gainerako bertsolariak atzean zituela. (Mireia Galarza)

Herritar ugari izan ziren atzo gauean Soreasu antzokian, Erniarraitzek antolatutako saioaz gozatzen. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Julio Soto, Jon Gugurrutxaga eta Naia Arrizabalaga aritu ziren kantuan.

Azpeitiko eta inguruko herrietako bertsozaleek hitzordu ederra izan zuten atzo gauean; izan ere, San Tomas egunaren atarian ohikoa denez, Eusebio Eizmendi Txapel bertsolari zenaren oroimenezko saioa izan zen Soreasu antzokian, Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatuta.

Sei bertsolari aritu ziren kantuan: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Julio Soto, Jon Gugurrutxaga eta Naia Arrizabalaga. Eta haiei gaiak jartzeaz Haritz Etxeberria Ministro arduratu zen, baita Erniarraitzeko zenbait bertsolari gaztetxo ere. Horiek agertokira igo ziren bertsolariei puntuak jartzera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide