Jakoba Errekondok Ilargiaren egutegia aurkeztu zuen atzo jendaurrean

Julene Frantzesena 2025eko abenduaren 20a

Jakoba Errekondo atzo, hainbat lagunen aurrean azalpenak ematen.

Azoka Plazan eskaini zuen saioa agronomo eta paisajistak, eta herritarrek baratzeaz, fruitu arbolez, basoan nahiz loreez zituzten zalantzak argitzeko abagunea ere izan zuten.

Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistak solasaldia eskaini zuen atzo, ostiralez, Azoka Plazan. Ilargiaren egutegiaren aurkezpena egin zuen hark, baita herritarrei galderei eta zalantzei erantzun ere. Hain zuzen, baratzeaz, fruitu arbolez, loreez eta basoaz jardun zuen. Agia hedabideak eta Elikaguneak elkarlanean antolatutako saiora hainbat lagun joan ziren atzokoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide