Zabaldu dute bidezko merkataritza denda

Aitziber Arzallus 2025eko abenduaren 20a

Foru Ibilbideko udal erakusketa aretoan dagoen bidezko merkataritza denda. (Nerea Uranga)

Urtarrilaren 5era bitartean ia egunero zabalduko dute Foru Ibilbideko udal erakusketa aretoan jarri duten denda; abenduaren 25a eta urtarrilaren 1a izango dira salbuespenak. 

Gaur zabalduko du Azpeitiko Mixio taldeak bidezko merkataritza saltokia. Foru Ibilbideko udal erakusketa aretoan jarri dute denda, eta herritarrek munduko hainbat herrialdetako produktuak eskuratu ahal izango dituzte bertan; besteak beste, apaingarriak, osagarriak eta elikagaiak salduko dituzte urtarrilaren 5era bitartean. 

Honako ordutegia izango du Mixio taldearen bidezko merkataritza dendak:

  • 18:00-20:00: abenduaren 20an, 22an, 23an, 26an, 27an, 29an eta 30ean eta urtarrilaren 2an eta 3an.
  • 12:00-13:30 eta 18:00-20:00: abenduaren 21ean eta urtarrilaren 5ean.
  • 12:00-13:30: abenduaren 24an, 28an eta 31n eta urtarrilaren 4an.
  • Itxita: abenduaren 25a eta urtarrilaren 1a.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide