'Euskaldunak: etxean arrotz' dokumentala, ikusgai

Erredakzioa

Azpeitiko Zaparraie euskara taldeak ondu du herriko euskaldunen zapalkuntzari buruzko dokumentala, hainbat herritarren lekukotzak jasota

Joan zen abenduaren 20an aurkeztu zuten Euskaldunak: etxean arrotz dokumentala Soreasu antzokian, eta orain Gukan ikus daiteke. Azpeitiko Zaparraie euskara taldeak ondu du herriko euskaldunen zapalkuntzari buruzko dokumentala, hainbat herritarren lekukotzak jasota. Irati Urdalleta egin ditu kazetari lanak ikus-entzunezkoan, eta Kulturaz kooperatibarekin egin du lana Zaparraiek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide