Itsasiren otarreak badu zenbaki saritua: 4.520

Maddi Txintxurreta

Itsasiko otarrearen zenbaki saritua. (Itsasi)

Itsasi dantza taldeak otarrea zozkatu zuen atzo, San Tomas egunez, eta hau izan da zenbaki irabazlea: 4.520. Haren jabeak hilabeteko epea izango du saria jasotzeko.

Itsasi dantza taldeak otarrea zozkatu zuen atzo, San Tomas egunez plazan jarri zuen postuan. Honako hau izan da zenbaki saritua: 4.520. Haren jabeak hilabeteko epea izango du saria jasotzeko, eta hark itsasieuskalkulturtaldea@gmail.com helbide elektronikora mezua bidali beharko du saria eskuratu ahal izateko. Hilabeteko epean saridunik agertuko ez balitz, ordezko zenbakiarentzat izango da otarrea: 6.570 da ordezko zenbakia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide