Sansebastianak 2026

Zuzendari lanetan trebatzen hasi dira haurrak

Maddi Txintxurreta

Sansebastianetako haurren danborradan zuzendari lanetan ariko diren gaztetxoek entseguak hasi dituzte, egun handian dena ondo atera dadin.

Hilabete eskas falta da San Sebastian festetarako, eta haurrak dagoeneko hasi dira prestaketa lanetan. Haurren daborradan zuzendari lanak egingo dizutenak makilarekin trebatzen ari dira, urtarrilaren 20an danbor joleak ahal bezain ondo gidatzeko.

Udal Musika Bandaren lokalean egin dute gaur, astelehena, zuzendari lanak fintzeko entsegua.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide