Gabonak direla eta, bihartik hasi eta urtarrilaren 6ra bitartean hondakin komertzialen bilketa ordutegian aldaketak egongo direla jakinarazi du Urola Erdiko Mankomunitateak. Horrez gainera, ohartarazi du ez dela bilketarik egingo bi egunetan: abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean.
Horrenbestez, honako egunetan eta orduetan atera beharko dituzte komertzioetako jabeek hondakinen ontziak:
- Abenduak 24, asteazkena: organikoaren eta errefusaren bilketa 10:00etan izango da.
- Abenduak 25, osteguna: ez dute bilketarik egingo.
- Abenduak 31, asteazkena: organikoaren eta errefusaren bilketa 10:00etan izango da.
- Urtarrilak 1, osteguna: ez dute bilketarik egingo.
- Urtarrilak 6, asteartea: kartoia bilduko dute, 10:00etan.